XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gudarien artean onenak eta lenen maillakoak Toni Eale lurreko sarjentoa, ta itxasoko Jonathan Thomson eta Mike Wells-Cole dira.

Oraindik jendeak ezagutzen ez dituan izenak, baiñan euren neurriko jolasa arkitu dutela dirudi.

Atleta saillekoak obeto ezagutuak izango dira noski.

Gaurko txapeldun inglesa Gordon Pirie indartsua da, 37 urtekoa.

Gordon Pirie, bere leiaketa bizitzako une bikaiñenean bezaiñ ondo ta era onean, arkitzen da gaurko egunean.

Eta bere almenak mapa ta brujula arazoetan banatzen da.

Gordon`en ondorean, bertan, 1950-1960 bitarteko bi leikide datoz: eragozpen leiaketako John Disley eta Chris Brasher laisterkariak.

Biak dirala ta, orienteering jokua asko zabaldu da.

Euren bizibideko lanak ez die gutxitzen gaurko egunean kirol onengananako zaletasuna.

Berezko atsegiñ aundi bat

Naiz eta onean egon eta jolas orienteering au oso ikasia eduki, bi talde auek atleta ta gudarienak ez dira denbora luzean tontorrean egongo.

Orienteering kirolak berezko atsegiñ aundi bat ematen dio gaurko gaztediari, ta jolas au aixa itxasten da ikastetxeetan: ikerle ta Elkarte gazteetan.

Adiñ ontan gaztetan errexago ikasten da noski.

Gure eskandinabiako leikideak asko arritzeraiño, Inglaterrako gaztediak mapako argibidea une batean bereganatzeko almena agertzen du.

Erri-arteko Elkartea osatzen duten erriak amalau dira.

Emendik amalau urtera errien arteko leiaketara taldeak bidaliko dituzten erriak beste ainbeste izango dira.

Inglaterrako taldeak ordurako medallak irabaziko dituztela esango nuke.

Ta gizaldi ontako jolasik berri ta atsegiñena, ez eunkak, millakak baizik erabilliko dutela batere zalantzarik gabe iragartzen det.

BASTARRIKA`tar Jose Mari`k euskeratua.